MAILEGUETAKO ARAUDIA
U.L.S.-k 60.000 aletik gorako bilduma du mailegurako:
- 55.000 liburu
- 2.200 musika-cd
- 3.400 zine-dvd
- 125 aldizkari
Mailegurako derrigorrezkoa da bazkide-txartela aurkeztea. Txartela doanekoa da. Galduz gero edo lapurreta kasuan, berritzeagatik 2 € ordaindu beharko dira (ezarritako prezio publikoa)
Mailegua
Egitean mailegu-agiria emango da eta sinatu ondoren, liburutegiak gordeko du. Gehienez 5 dokumentu izan ahal dira maileguan: liburuak, aldizkariak, cd-ak edo dvd-ak.
Itzultzea
Mailegua itzultzean bazkideari itzultze-agiria emango zaio. 30 egunez gorde beharko da ziurtagiri hau.
Mailegu-tarteak
Orokorrean eta salbuespenak salbu, ondorengoak dira ezarritako tarteak:
- narratiba, poesia, antzerki eta biografia-liburuak 14 egun natural
- kontsulta-liburuak, aldizkariak, soinu eta irudi-dokumentuak 7 egun natural
Berritzeak
- Liburuak: mailegu-tartea beteta, gehienez bi aldiz berritzeko eska daiteke beti ere aleetako baten erreserbarik ez badago. Horrelakoetan, berritze bakarra egingo da eta tarte berria aleari ezarritako tartearen erdia izango da.
- Aldizkariak: tarte bereko bi berritze eska daitezke gehienez.
- Soinu eta irudi-dokumentuak: nezin dira berritu.
Dena dela, berritzeko tarteak aldatzeko aukera izango du beti liburutegiak, aleen eskariak kontuan hartuta.
Berritzeak teléfonoz, posta elektronikoz edo bertan egin ahal izango dira. Posta elektronikoaren kasuan, liburutegiaren baieztapena lortu beharko da aldez aurretik.
Erreserbak
Libururen bat nahi eta ez badago eskuragarri, beste irakurle batek duelako, gehienez bi libururen erreserba egin ahal duzu eta eskuragarri dagoenean telefonoz jarriko gara harremanetan zurekin erreserbatutako liburua eskuratu ahal duzula adierazteko eta 48 orduko epean liburutegira etorri eta jasotzeko. Epea amaituta, ondorengo erreserbara pasako da liburua edo zuzenean gainontzeko bazkideek eskuratu ahal izango dute.
Epeak ez betetzea
Itzultzeko epeak ez betetzeak mailegu-zerbitzua bertan behera uztea ekar dezake maileguan hartutako dokumentu bakoitzari dagokion epearen adinako denbora-tarteaz.
Mailegu-hartzaileak edozein dokumentu galdu edo hondatuz gero, berau berriztu beharko du.
GOGOAN IZAN:
Txartela norberarena da eta ezin du beste inork erabili.
- Ezin bazara liburutegira joan:
- beste bati eman ahal diozu txartela erabiltzeko baimena. Eskatu inprimakia liburutegian eta entregatu beteta
- gainera, 70 urte baino gehiago badituzu edota A, B, 7 edo goragoko mugikortasun-baremorekin onartutako urritasunen bat baduzu “Liburutegia etxean” zerbitzua eska dezakezu. Sareko edozein liburutegitan eskatutako liburua(k) zeure etxean entregatuko eta jasoko dizugu doan
Zure ohiko liburutegian ez baina Sareko beste edozein liburutegitan dagoen liburu bat nahi baduzu eta ez baduzu bertara joan nahi edo ezin bazara joan honako zerbitzu hau erabil dezakezu:
Sareko mailegua
- zure ohiko liburutegian ez dauden liburuak eskatu ahal dira eta zeurean emango dizkizute, eskaera egin eta hurrengo asteartean.
- liburuak berez duen mailegu-tartea erdira mugatzen da, hau da, 14 eguneko mailegua duten liburuek 7 egunekoa izango dute eta 7koa dutenek 4koa izango dute.
- ezin da berritu.
- liburutegian liburua jasotzen denetik 48 ordu dituzu zeuk jasotzeko.
Maileguan hartutako dokumentuak jasotako liburutegi berean entregatu behar dira.
Ezarritako baldintzak etengabe urratuz gero zerbitzua bertan behera utzi daiteke.
UDAL LIBURUTEGI SAREA
Liburutegi Nagusia
Juan Jose Mendizábal plaza, z/g
944 610 854
944 625 715
bibliotecaprestamos@santurtzi.net
Kabiezeseko Liburutegia
Kabiezes plaza, z/g
944 934 370
bibliotecakabiezes@santurtzi.net
Kaziezeseko Haur Liburutegia
Antonio Alzaga etorb., 64
944 838 232
biblioinfantilkabiezes@santurtzi.net
Mahastiak Liburutegia
Bullón, 5
944 837 333
bibliotecavinas@santurtzi.net
Donibaneko Liburutegia
Juan Sebastián Elcano, 11-13
944 628 585
bibliotecasanjuan@santurtzi.net