Aurkibidea
Hasten Elkarte Soziokulturala
Informazio orokorra
Arduraduna: Gorka Bóveda
Weba: www.mascultura.com
Santurtziko elkarte soziokultural bat gara.
Helburuak
- Kultur jarduerak sustatzea
Zelan parte hartu
Arduradunari deitu, taldean parte hartzeko.
Jardueren agenda
- ONLINE ALDIZKARI DIGITALA; gizarte- eta kultura-gai ezberdinei buruzko informazioa ematen da.
- Hasten kanala Youtuben; ikus-entzunezko hainbat ekoizpen egiten dira, Bizkaiko leku ezberdinak ezagutarazteko. (http://es.youtube.com/user/ASHasten)
- Leku interesgarriak bisitatzeko txangoak, hilero (Donostiako Zientzia Museoa)
- Elkarteak liburutegi eta dvdtegi propioak dauzka.
Santurtzi Arku-tiro Kluba, elkarte soziokulturala
Informazio orokorra
Arduraduna: Txema Pérez Medina
Egoitza: Udal Kiroldegia Reina Victoria pasealekua z/g
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 19:00 - 21:00
Telefonoa: 679 45 90 49
Helb. el.: arcosanturtzi@hotmail.com
12 urte baino gehiagoko ibilbidea duen arku-tiroko kluba gara, eta kirol ezberdin horren praktika sustatzen dugu. Kirol fisikoen alternatiba bat da, eta hainbat alderdi sendotzen ditu: arnasketa, kontzentrazioa, erlaxazioa, koordinazioa, etab. 8 urtetik aurrera, eta adin-mugarik gabe.
Helburuak
- Arku-tiroa sustatzea udalerrian.
- Alternatibak eskaintzea kirol fisikoei.
Zelan parte hartu
Arduradunari deitu taldean izena emateko, edo udal kiroldegira joan.
Jardueren agenda
- Helduentzako ikastaroak
- Eskola-umeentzako kirol-ikastaroak (ikastetxeak, institutuak...)
- Kirol-eskola (8 - 14 urte bitartean). Irailetik ekainera, astelehenetik ostegunera.

Gimnastikako Las Viñas Kirol Kluba, Santurtziko Elkarte Soziokulturala
Informazio orokorra
Arduraduna: MItziar Álvarez Rodríguez
Egoitza: Las Viñas ikastetxe publikoko gimnasioa (ostiraletan)/Santurtziko kiroldegia (astearte, ostegun eta larunbatetan)
Ordutegia: Santurtziko kiroldegia: astearte eta ostegunetan 17:00 - 19:30 / larunbatetan 11:00 - 13:00 eta Las Viñas ikastetxe publikoko gimnasioa: ostiraletan 19:00 - 20:00.
Telefonoa: 659 72 71 45
Helb. el.: itxitxirrintxi@hotmail.com
Tituludun irakasle-taldea gara, eta gimnastika erritmikoko eskolak ematen dizkiegu hezkuntza-zentro guztietako 4 eta 15 urte arteko umeei. Guztiok osatzen dugu Las Viñas Gimnastika Erritmikoko Kluba.
Helburuak
- Oinarrizko gaitasun fisikoak garatzea, eta elkartasuna, sozializazioa, dibertsioa, talde-lana eta banakako lana sustatzea.
- Kirola egitea
- Eskola-jolasetan parte hartzea, gure udalerriko eta gure udalerritik kanpoko ekitaldietan.
- Olinpiadan parte hartzea
Zelan parte hartu
Parte hartzeko: 4 – 15 urte bitartean (arduradunari deitu)
Jardueren agenda
- Gimnastika erritmikoa, 07-10-02tik 08-06-27ra
Goiztiri KE Elkarte Soziokulturala
Informazio orokorra
Arduraduna: Iñaki, Josito eta Txuster
Egoitza: Cuetos ikastetxe publikoa
Ordutegia: arratsaldez (17:30 - 21:30)
Telefonoa: 619 17 04 60/690 22 52 05
Helb. el.: txaos25@hotmail.com
Goiztiri KE areto-futboleko taldea
Helburuak
- Gazteek areto-futbolera jokatzea, modu dibertigarrian.
Zelan parte hartu
Areto-futbolari buruzko interesa dutenak. (Arduradunekin harremanetan jarri)
Jardueren agenda
- Irailetik ekainera areto-futbola XIFO pabilioian, astelehenetik ostiralera 17:30etik 21:30era.

Sugegorri Kultur Elkartea
Informazio orokorra
Arduraduna: Enkarni Blanco
Egoitza: Mamarigako Vallejo kaleko lokalak
Ordutegia: astearteetan, 20:00etan.
Telefonoa: 607 611 864
Helb. el.: http://comunidades.kzgunea.net/sugegorri/EU/default.asp
Jai-batzordearen aurkezpena.
Mamarigako jai-batzordeak erronka honi egin behar dio aurre: ahal duen neurrian, jai-egitarau herrikoi eta autofinantzatua egitea, bi gogoeta sakon hauek oinarri hartuta:
Lehenengoa: auzoa kultura-eraldaketa handia bizitzen ari da, megamerkataritza kontsumista eta indibudualistaren kulturara egokituz. Prozesu horren ondorioz, biziz eta kolorez betetako auzoa zena, hilerria gogorarazten duten horma grisezko lo-auzo bihurtzen ari da.
Horren ondorioz, auzoak bere nortasuna galdu du, baina, ondorio abstraktu horrez gain, bene-benetako ondorio dramatikoak ere antzeman daitezke, hala nola, auzoko merkataritzaren eta ostalaritzaren egoera. Izan ere, etorkizun gogorra dute aurretik, ziurgabetasunez betetako etorkizuna.
Bigarrena: egoera horri buelta emateko, auzoko guztiek esku hartu behar dute jaiak egiterako orduan. Auzokoak partehartzaile aktiboa izan behar du, auzoaren kultura-garapenaren oinarrizko eragilea, auzokoak kultura-bizitzak duen garrantziaz ohar daitezen.
Bi gogoeta horiekin, Mamarigako jai-batzordeak 2006rako erronka berriari helduko dio, sormenaren erregaiarekin eta herritarren partehartzearen motorrarekin. Horrela, guztion indarrak batu behar dira, Mamariga auzoko herritar guztien beharrei erantzungo dien kultura-eskaintza lortzeko.
Batzordean parte hartzen duten eragileak.
Helburuak
Mamarigan, jaiak beti izan dira ondo pasatzeko aitzaki bat baino zerbait gehiago. Horrez gain, urte osoan auzo honek duen bizitasunaren isla izan daitezen saiatzen gara. Gure auzo txikiari izaera ematen dion bizitasun partehartzaile eta laguntzailea.
Jarraian garatuko ditugun helburuak komunitatearen alde lan egiteko asmoak dira, asmorik hoberenak, betiere:
HELBURU PRAKTIKOAK
- Beharrezko finantzaketa-bideak eta egitura bilatzea, auzoko jaiak duintasunez garatzeko.
- Auzoko jaiak eratzen dituzten jarduerak egin eta antolatzea.
- Auzoko jaien publizitatea egiteko beharrezko bitarteko guztiak jartzea.
HELBURU UTOPIKOAK
- Utopia, honela ulertuta: errealitate hobe baterantz ibilarazten digun zeruertza.
- Euskararen garapena sustatu eta bultzatzea auzoko bizitzan.
- Komunitatearen batasunari eusten dioten loturak sendotzea.
- Kultura-arteko integrazio-guneak sortzeko ahalegin berezia egitea.
- Gure nortasunak aberasteko bideak jorratzea.
Zelan parte hartu
Urteko astearte guztietan, batzordeko kideak SANTURTZIKO UDALAREN lokaletan elkartzen dira, Mamarigako Vallejo kalean. Parte hartzeko interesa baduzu, ekartzeko ideia berririk badaukazu, dena hobetu daitekeela uste baduzu, lokalean itxaroten zaitugu, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Anima Zaitez.
Jardueren agenda
- Santa Ageda, Olentzero, jai-egitaraua, auzoko aldizkaria, arrantzaleen eta sardina-saltzaileen memoria historikoaren azterlana.
- Hauekin aritzen gara lamkidetzan: Kultur Etxea, Gatzemaila peña, Mamarigako dantza-taldea, auzokoen elkarteak...
Zugaitza Dantza Taldea
Informazio orokorra
Arduraduna: Emilio Alonso Rojas
Egoitza: Pedro Icaza 25, Santurtzi.
Telefonoa: 94 462 68 56
E-maila: emale_mab@yahoo.com
zugaitza_taldea@yahoo.com
Gure dantza taldea 1974ko urtean sortu zen.
Helburuak
- Euskal Herriko dantzak eta tradizioak berrezkuratzea.
- Etorkizunerako dantza talde berriak sortzea.
- Jendearen artean afizio sustatzea euskal dantzei buruzko ekitaldeetan parte hartzeko.
Zelan parte hartu
Gure taldean parte hartzeko, deitu arduradunari.
Jardueren agenda
Itsasalde Pilota Taldea
Informazio orokorra
Arduraduna: Iker Fernández Rodriguez
Egoitza: Sor Natividad kalea, 26, 5.B
48980 Santurtzi BIZKAIA
Telefonoa: 675712494
Helb. el.: santurtzipelotazale@gmail.com
Weba: oraingoz ez dago erabilgarri (eraikitzen)
Pilota-taldea gara, eta gure helburua da Santurtzin pilota-eskola sortzea eta, oro har, pilotaren onarpena bultzatzea.
Helburuak
- Pilota-eskola sortzea. Eskola horretan, egiaztatutako esperientzia duen monitore batek zuzenduko ditu entrenamenduak, federazioak izendatutako monitore batek, hain zuzen ere.
- Mundu pilotazalean gure herria ordezkatuko duten Santurtziko pilotariak federatzea eta pilotari horien izena ematea txapelketa ofizialetan.
- Jaialdiak eta gizarte-torneoak antolatzea, pilota herriko biztanleengana hurbiltzeko
Nori dago zuzenduta?
Pilotan interesa duten edozein adineko pertsonei. Jokatzeko izena eman gura duten kirolariei edota klubari laguntzeko bazkide egiteko prest dauden zaleei.
Zelan parte hartu
Arduradunarekin harremanetan jarri, edota kiroldegi hauetan galdetu: portukoan (94 483 66 25), Kabiezeskoan (94 493 73 29) edo Larreako frontoian.
Eragin-eremua
Santurtzi eta hurbileko herriak.
Jardueren agenda
- Txapelketa federatuetan parte hartzea (Enkarterrietan, Udaberrin, Bizkaiko txapelketan)
- Eskola-txapelketetan parte hartzea
- Gabonetako txapelketa antolatzea
- Txapelketak eta erakustaldiak antolatzea jaietan (San Jorge, Larrea, Kabiezes, Karmen eta Mamariga)
Santurtzi Xake Taldea Elkarte Soziokulturala
Informazio orokorra
Arduraduna: Txema Rodríguez Rodríguez
Egoitza: Polideportivo Municipal
Victoria Erreginaren Pasealekua z/g 9. gela (Bilerak)
Ordutegia: Alda daiteke, ikastaro eta lehiaketen arabera:
OSTIRALEAN 17:00etatik 22:00etara
LARUNBATEAN 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara
IGANDEAN 11:00etatik 13:00etara
Web: http://www.ajedrezsanturtzi.com
Telefonoa: 636552988
E-mail: info@ajedrezsanturtzi.com
XAKE TALDE bat gara, 25 urte baino gehehiagoko ibilbidea egin dugu kirol desberdin honen praktika sustatzen. Kirol fisikoek ez bezala, xakearen bidez kontzentrazioa, ikastea eta erabakiak hartzeko gaitasuna lantzen dira, besteak beste. Adinari dagokionez, 3-4 urtetik gorako pertsona guztietako kirola da.
Helburuak
- Gaitasun mentalaren garapena eta , gainera, ikasten ikastea, sozialiazioa, dibertsioa, taldeko lana eta lan pertsonala sustatzea.
- Santurtzin xake kirola zabaltzea.
- Kirol fisikoei alternatiba bat ematea.
- Jarduera kulturalak sustatzea.
- Jaialdiak eta torneo sozialak antolatzea, xakea herriko jendeari hurbiltzeko.
- Euskararen garapena bultzatea.
- Santurtzi xakearen sustapenean erreferente bat izatea.
Nola parte hartu
Deitu arduradunari dagokion taldean izena emateko (Kluba edo Eskola) edo udal kiroldegitik pasatu.
Jardueren agenda
- Lehiaketa federatuetan parte hartzea.
- Eskola lehiaketetan parte hartzea.
- Nazioarteko lehiaketan parte hartzea.
- Lehiaketak antolatzen ditugu urtean zehar.
- Torneoak eta erakusketak antolatzea udalerriko jaietan (San Jorge, Larrea, Kabiezes, El Carmen eta Mamariga)
- Helduentzako ikastaroak.
- Ikasleentzako ikastaroak (eskolak, institutoak...)
- Kirol eskola 3 urtetik gorakoentzat, urte osoan..
- Txangoak toki interesgarrietara.
- Elkarteak biblioteka propioa du.
Beharrak
- Klubaren eta eskolaren ohiko jarduerak garatzeko lokal bat lortzea.
- Kluba eta eskolaren lehiaketai eta xakelariei bultzada emateko babesle eta laguntzaileak lortzea