Sustapenerako Santurtziko Behargintza

Murrieta Etorb. 24,
entreplanta A
48980 Santurtzi
Telefonoa: 94 493 63 41
Faxa: 94 493 56 35
behargintza@santurtzi.net
Santurtziko Behargintza udal zentroa da; santurtziar eta udalerriko enpresa guztientzako zerbitzu hurbilak eskaintzen ditu. Bere asmoa enpleguaren eta tokiko garapenaren dinamizatzaile eta sustatzaile izatea da.
Santurtziko “Behargintza” Enplegurako eta Toki Garapenerako Zentroa udal zerbitzua da, eta Santurtziko Udaleko Barne Araubideko, Giza Baliabideetako, Enpleguko eta Herritarren Segurtasunerako Arloaren mendekoa da, eta honako hauen laguntza du: EUDEL, BBK Gaztelanbidean eta Bizkaiko Foru Aldundiarena. Toki-eremuan enplegurako eta ekonomia-garapenerako politika aktiboak bultzatu eta sustatzeko instituzioaren interes eta asmoak betetzen ditu.

Hori dela eta, honako alor hauen inguruko zenbait ekintza prestatu eta garatzen ditu: lan-orientazioa eta lan-munduratzea, prestakuntza edota enplegua, kultura ekintzailea eta autoenplegua, eta udalerriko enpresa-sarearen eta beste zenbait sektoreren (merkataritza eta ostalaritza, besteak beste) sustapena
Norentzat:
- Udalerriko langabeak, batez ere laneratzeko zailtasun gehien dituzten taldeak.
- Beren enplegagarritasuna hobetu nahi dutenak.
- Beren enpresa abian jarri nahi duten pertsona ekintzaileak.
- Enpresak.
Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuak honakoak dira:
Informazioa
Sarri askotan, zentroaren beraren edota zentrotik kanpoko zerbitzuetara sarbidea ematen du; alegia, prestakuntza eta enplegurako edo ekonomia-sustapenerako jarduten duten beste erakunde edo zentro batzuetara.
Herritarrei arreta emateko ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.
Jarduerak
- Zentroaren zerbitzuen gaineko argibideak eta horietara bideratzea, erabiltzailearen ezaugarri eta beharren arabera.
- Prestakuntzari buruzko argibideak: programa propioak edo beste zentro batzuetakoak, batik bat udalerrikoak (doako ikastaroak, Internet ikastaroak, lanerako prestakuntza, praktikak txandakatzen dituen prestakuntza…).
- Enpleguari buruzko argibideak: programa propioak edo lan-eskaintzak (Lanbide, Internet, prentsa, lan-eskaintza publikoak…)
- Enpresa-asmoak sortzeko edota enpresa-jarduerak abiarazteko argibideak.
- Terminala: Lanbide.net.
Lan-orientaziorako eta laneratzeko zerbitzua
Lan-orientazioaren zerbitzu espezializatua eta banakakoa, batez ere, norberaren neurrira egindako elkarrizketaren bidez eskaintzen da, eta horrek norberaren gizarte- eta lan-arloko behar eta baliabideen diagnostikoa egitea ahalbidetzen du. Halaber, laneratze-ibilbidea diseinatzea eta lana bilatzeko prozesuan jarraitzea eta laguntzea ere ahalbidetzen du.
Zentzu horretan, etengabeko komunikazioa mantentzen da inguruko enpresekin, langileen beharrak asetzeko. Era berean, eskualdeko Lanbide zerbitzuarekin lankidetzan jardun du.
Jarduerak
- Motibazioa: Helburua gure zerbitzua eskatzen duena motibatzea da, enplegua modu aktiboan bilatzeko.
- Enplegua modu aktiboan bilatzeko orientazioa, dela banaka, dela taldeka: banako orientazioaz gain, taldeko orientazioa ere egiten da, eta horiek lan-orientazio eta lan-prestakuntzarako ikastaroak dira, enplegua modu aktiboan bilatzeko.
- Euskal Enplegu Zerbitzuan izena ematea: erabiltzaileei, LANBIDEn izena emanda egon ezean, gure bulegoetan izena emateko aukera eskaintzen diegu. Gure bulegoetan izena eman ezin duenari hurbilen dauden zentro laguntzaileen gaineko informazioa ematen diogu.
- Lan-merkatuaren gaineko argibideak: erabiltzaileari bere interesekoa den merkatu-sektorearen gaineko argibideak ematen dizkiogu, bai eta egon litezkeen eskaintzen gaineko argibideak ere.
- Teknologia berrien bidez enplegua bilatzeko aukeren gaineko argibideak: erabiltzaileei Internet bidez enplegua bilatzeko dauden aukeren gaineko argibideak ematen zaizkie, bai eta bilatzeko interesekoak izan daitezkeen orrialdeen zerrenda ere.
- Prestakuntza- edota enplegu-programen gaineko argibideak: beharrezkoa denean, erabiltzaileak Behargintzak berak edo beste erakunde laguntzaileek antolatutako prestakuntza- eta enplegu-programetara bideratzea.
- Terminala: Lanbide.net. Erabiltzaileei terminalaren berri ematen zaie, eta berau erabiltzeko jarraibideak ematen zaizkie. Egoki irizten diotenean erabiltzeko aukera ematen zaie.
- Enplegu-bilaketan jarraipena eta tutoretza: Erabiltzailearen jarraipena eta berarekiko harremana.
- Laneratzea: “Behargintza” Enplegurako eta Toki Garapenerako Zentroaren zerbitzua hutsik dauden lanpostuak betetzeko erabiltzen duten enpresek eskatzen dituzten profilentzako hautagaiak bilatzea; hori guztia, enplegurako zerbitzu publikoekin eta Lanbide zerbitzuarekin lankidetzan.

Prestakuntza- edota enplegu-zerbitzua
Udalerriko langabeei prestakuntza edo prestakuntzazko eguneratzea emateko zerbitzua, hurbilen dugun ingurunean gehien eskatzen diren eta lan-irtenbidea duten lanbide-profilak lortzeko. Hori guztia, enplegagarritasuna hobetzeko eta laneratzea errazteko. Horrela, aldi berean egiten dira prestakuntza- edota enplegu-programak eta enpresetako praktikak edota lan-kontratuak. Prestakuntza- eta enplegu-egintzak amaitu ondoren, prestakuntza jaso duten pertsonak sektoreko enpresekin harremanetan jartzeko ahalegina egiten da.
Jarduerak
Zerbitzu honen bidez bideratutako jarduerak hiru multzo nagusitan sailka daitezke: enplegu-programak, prestakuntza-programak eta enplegu- eta prestakuntza-programak.
Enplegu-programek dagoeneko prestakuntza duen pertsonari arloari lotutako lanbidean, lehenengoz, esperientzia ematea dute helburu; horretarako, epe zehatz baterako kolektibo parte-hartzailea kontratatzen da. Horrela, bada, prestakuntza jaso duenak programa amaitu eta aurretiko esperientzia nahitaezko betekizun duten lanpostuetara sartzeko aukera izango du. Programa-mota horiek, bestalde, lan-esperientzia izanik ere, esperientzia hori aspaldikoa eta zaharkitua duten pertsonentzat ere interesekoak izan daitezke; beraz, laneko beste kontratazio-epe batek parte-hartzaileari dituen ezagutza eta gaitasunak eguneratu eta sendotzeko laguntza eman diezaioke.
Prestakuntza-programek bertan parte hartzen dutenen enplegagarritasuna hobetzea dute helburu; horretarako, parte-hartzaileei benetan lan egiteko aukera ematen duten lanbide-arloen gaineko prestakuntza ematen zaie (beharrezko prestakuntzarik ez dutenak).
Enplegu- eta prestakuntza-programek lan-merkatuan sartzeko aukera ematen duten lanbide-arloen gaineko prestakuntza berria ematea dute helburu; horretarako, denboraldi zehatz bateko kontratazioaren bidez, ezagutza berriak eta trebetasunak berenganatzeko ahalegina egiten da. Kontratazio-epe horren helburua berenganatutako ezagutzak abian jartzea da, lanbide-jarduera baten bidez; horrela, bada, parte-hartzaileen enplegagarritasunaren hobekuntza oso handia da, ezagutza berriak eta duela gutxikoak eta laneko esperientzia elkartzen baitira.
Autoenplegurako edo enpresa sortzeko zerbitzua
Espiritu ekintzailea sustatzea, enpresa-asmoak sortzea eta Santurtzin enpresak abian jartzeko laguntza ematea ditu helburu.
Jarduerak
- Banakako eta norberaren neurrirako orientazioa:
- Banakako elkarrizketa, negozio-asmoa, interesak, beharrak, eta abar aztertzeko.
- Autoenplegurako eta enpresa-sarearen ekonomia-sustapenerako diru-laguntzak, laguntzak eta baliabideak lortu ahal izateko aukeren gaineko argibideak eta azalpenak.
- Autoenplegurako prestakuntza jasotzeko argibideak.
- Negozioa sortzeko eta diru-laguntzak, laguntzak eta baliabide eguneratuak, interesekoak diren helbide eta telefonoak, era juridikoaren aukeraketaren gaineko argibideak, eta abar lortzeko jarraitu beharreko urratsei buruzko beharrezko informazioa duen gida ematen da, euskarri digitalean.
- Enpresa-proiektuaren banakako tutoretza, laguntza eta jarraipena.
- Enpresa-kudeaketarako prestakuntza
- Kultura ekintzailea eta enpresa-jarduera sortzeko aukerak zabaldu eta suspertzea.

Enpresa-zerbitzua
Santurtziko enpresa-jarduera sustatzeko zerbitzu espezializatua; horretarako, tokiko enpresak sustatu eta laguntzen dira, aholkularitza-, tutoretza- eta laguntza-jardueren bidez eta inguruko enpresa-sektorearekin lankidetzan, besteak beste honako arloetan: lege, lan, prestakuntza, berrikuntza, kalitate, eta abarren gaineko arloetan.
Enpresa berriak sortzeko zerbitzuek garrantzia handia dute; horietan, hasierako funtzionamenduan tutoretza- eta laguntza-prozedura egiten da, aholkularitza- eta prestakuntza-jarduera berezien bidez.
Jarduerak
- Lege- eta lan-arloei buruzko argibideak, aholkularitza eta tutoretza.
- Kontrataziorako dauden laguntza eta diru-laguntzen gaineko argibideak, bai eta enpresaren inbertsio, berrikuntza eta modernizaziorako diru-laguntzen gainekoak ere.
- Enpresako langileentzako prestakuntza-planak egiteko prestakuntza eta aholkularitzaren gaineko beharren diagnostikoa.
- Enpresan sartzeko ahalik eta langile egokienak bilatu eta prestatzea.
- Enpresa-sarea modernizatzeko egintzak eta proiektuak, udalerriko enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
- Politika berriak sustatu eta beharrak antzematea.
- Kalitatea. Kalitate-ziurtagiriak lortzea.
- Berrikuntza teknologikoa
- I+G, produktu, merkatu, antolaketa eta giza baliabideen berrikuntza.
- Ingurumena. Ingurumen-kudeaketako ziurtagiriak lortzea.
- Aukera berdintasuna.
- Laneko arriskuei aurrea hartzea.